Gizartea -
77 urtekoak
Bikote britainiar baten heriotza ikertzen ari dira Alacanten
Deniako auzitegi batek sekretua ezarri du; auzokoek topatu zituzten hilotzak igandean.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibila 77 urteko bi britainiarren heriotza ikertzen ari da, Xalo udalerriko (Alacant) etxe batean gorpuak agertu eta gero.
Ikertzaileek EFEri adierazi diotenez, bikotearen hilotzak atzo, igandea, topatu zituzten, 16:15ean, eta oraindik ez dute argitu haien heriotza zerk eragin zuen, Deniako 3 zenbakiko Instrukzio Auzitegiak sekretua ezarri baitu auziaren gainean.
Segurtasun Indarrek bikotearen auzokoen abisua jaso zuten, txalet baten barruan haien gorpuak topatu eta gero. Ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea