Gizartea -

Barne Ministroak agindu zuen

ANk geldiarazi egin du Hassana Aalia sahararra kaleratzeko agindua

Marokoko auzitegi militar batek biziarteko zigorra ezarri zion, Gdeim Izikeko kanpalekuan egindako protesta baketsuan parte hartzeagatik, 2010ean, El Aaiunetik 12 kilometrora.

Hassanna Aalia sahara
Hassanna Aalia sahara
Saharako ekintzailea kanporatzeko agindua baliogabe utzi dute

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak behin behinean geldiarazi egin du Barne Ministroak Hassana Aalia sahararraren kontra ezarritako agindua, Espainiatik irteteko, babes eskaera aztertzen duten bitartean.

Javier Canivell saharraren abokatuak EFEri jakinarazi dionez, Auzitegiko Arlo Sozialeko Aretoak atzo, ostirala, eman zuen ebazpenaren berri, egokitzat jo ondoren bertan behera utzi behar zuela Barne Ministerioak kaleratzeko agindua, babes eskaeraren inguruan erabaki arte.

Aaliak 27 urte ditu eta Bilbon zegoen, giza eskubideen aldeko ekitaldi batean parte hartzen, Marokok bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuela jakin zuenean. Horrezkero, babes eskaera egin zuen.

Ondoren, Marokoko auzitegi militar batek biziarteko zigorra ezarri zion, Gdeim Izikeko kanpalekuan egindako protesta baketsuan parte hartzeagatik, 2010ean, El Aaiunetik 12 kilometrora.

Barne Ministerioak ukatu zion babesa, sahararra Marokon epaitu behar dutela argudiatuta. Hori dela eta, Aaliak helegitea aurkeztu zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Afrikako albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Fronte Polisarioa albisteak Maroko