Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat hil da Denian, bikotekideak eraso egin eta astebetera

Gizonak kolpe bat eman zion buruan martxoaren 1ean, eta biktima koman izan da harrezkero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hiru urteko emakumezko bat hil da Deniako ospitalean (Alacant, Valentzia), bikotekideak eraso egin eta zortzi egunera. Gizonezkoa espetxera bidali du epaileak, genero indarkeriaren delitua egotzita.

Erasoa martxoaren 1ean jazo zen, Xabia herrian. Egun horretan, gizonezkoak kolpe bat eman zion buruan bikotekideari, bi seme-alaba adingabeekin bizi ziren etxebizitzan.

Erasoa egin ostean, biktimaren ama etxetik atera zen, laguntza eske, eta etxe alboan dagoen anbulantzia enpresa baten bulegora jo zuen.

Osasun langileak emakumezkoa artatzera joan ziren, eta Polizia ohartarazi zuten. Patruila bertaratutakoan, atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea. Denian emakumeen kontrako indarkeria kasuen ardura duen epaileak behin-behineko kartzela-zigorra ezarri zion, eta espetxean dago ordutik.

Emakumea Deniako Ospitalera eraman zuten, eta ebakuntza egin zioten, baina koma egoeran sartu, eta atzo hil zen.

Xabiako Udalak ezohiko saioa egingo du 13:00etan, hilketa gaitzesteko.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefonora (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Indarkeria matxista Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Matxismoa gaur Giza hilketak Zer gertatu da Castellonen?