Gizartea -

HPT

Lomceri aurre egiteko 10 neurri aurkeztu dituzte

Nahiz eta eskola bakoitzak hartu beharreko erabakia den, Hezkuntza Plataformen Topaguneak proposamen sorta aurkeztu du.

Lomce biltzarra
Lomce biltzarra
Lomce legeari aurre egiteko neurriak aurkeztu dituzte

0:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Plataformen Topaguneak egindako asanbladaren ondorioak aurkeztu eta Lomceri aurre egiteko proposamen zehatzak jasotzen dituen agiria plazaratu du.

Bilboko Burtsa eraikinean bildu eta gero, eragile sozialak batzen dituen plataformak Hezkuntza Legearen kontra egiteko hamar neurri aurkeztu ditu.

Besteak beste, Hezkuntza Plataformen Topaguneak irakasgaiak ez banatzea, erlijio irakasgaian ebaluaziorik ez egitea eta lehen hezkuntzako hirugarren mailan notarik ez jartzea proposatu du.

Gainera, Lomce aplikatzen duen “testuliburuen arabera” ez dira jardungo, baziki eta soilik erabiliko dituzte “Euskal Herritik Euskal Herrira ekoitzitako testuliburuak”.

Gainera, parte-hartzerako guneak eratzea proposatu dute, Lomceri aurre egiteko prozesuan herritarrek eta hezkuntza eragileek bat egin dezaten.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Hezkuntza legea berriak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hezkuntzako albisteak 2024