Gizartea -

Lan Eskaintza Publikoa

Hezkuntzako oposizioak 2015-2016 ikasturtean egingo dituzte Nafarroan

Lan Eskaintza Publikoa 2014-2015 ikasturtean onartuko dutela azaldu dio Nafarroako Gobernuak hezkuntzako langileen batzordeari, baina “ez da oposiziorik izango 2015-2016 ikasturtera arte”.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuaren presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuaren presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuaren presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan Eskaintza Publikoa 2014-2015 ikasturtean onartuko dutela azaldu dio gaur Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak langileen batzordeari, baina “ez da oposiziorik izango 2015-2016 ikasturtera arte”.

Lan Eskaintza Publikoa deitzeko azken egunetako informazioen aurrean sektorean “ezinegona” zabaldu dela azaldu du Ander Pascual ELA sindikatuko ordezkariak. Horregatik, hezkuntzako batzordea Iñigo Huarte zuzendari nagusiarekin bildu da goizean.

Legediak ezartzen dituen epeak errespetatu behar dituztela azaldu die Huartek sindikatuei bileran. Hala ere, Lan Eskaintza Publikoa legealdi honetan onartu ahal izango dutela uste du. Horregatik, oposizioak datorren urtean deitu beharko lituzkete.

Sindikatuko ordezkariak salatu duenez, “inprobisazioa” nagusi izan da gai honen inguruan; izan ere, “lanpostuak eta espezialitateak” begiratzen ari dela dio Departamentuak orain, baina “ez da lan horretan hasi, iragan hastean oposizioak egin behar ez zituztela irmo esaten zuelako”.

“Bidegabekeria”

Pascualen hitzetan, “bidegabekeria da, baina lan eskaintza aurten onartzeko eta lanpostuak datorren urtean eskaintzeko konpromisoa hartu dute behintzat”.

STEE-EILAS sindikatuaren ahotan, Departamentuaren jokabidea “guztiz arduragabea” izan da. Polemika azaltzeko kontseilariak berak agerraldia ez egitea salatu du sindikatuak agiri batean. “Kudeaketa eskasa” agerian geratu dela erantsi du.

Oro har, sindikatuek eta alderdiek Exekutiboa kritikatu dute Lan Eskaintza Publikoa iragartzeko moduagatik. “Hauteskundeetako interesak” mugituta egin duela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Lan Eskaintzak Irakasleak azken ordukoa