Gizartea -

Sahara

Asilo-eskubidea ukatu diote betiko kartzela zigorra duen saharar bati

Hassanna Aalia Euskal Herrian bizi da, eta CEAR-Euskadi errefuxiatuen aldeko batzordeak salatu du 15 egun dituela Espainiako Estatua uzteko.

Hassanna Aalia Euskal Herrian bizi den ekintzaile sahararra. Argazkia: Efe
Hassanna Aalia Euskal Herrian bizi den ekintzaile sahararra.
Hassanna Aalia Euskal Herrian bizi den ekintzaile sahararra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (CEAR-Euskadi) salatu duenez, Espainiako Barne Ministerioak ukatu egin dio asilo-eskubidea Hassanna Aalia Euskal Herrian bizi den ekintzaile sahararrari. Aaliak biziarteko kartzela zigorra jaso zuen Marokoko auzitegi militar batean.

"Argi geratu da ezin dudala itzuli, biziarteko kartzela zigorra eta torturak baititut zain", azaldu du 27 urteko gazte afrikarrak Bilbon emandako prentsaurreko batean. Gainera, sahararren eskubideen urraketa salatzeko egin dituen ekintza guztiak baketsuak izan direla azpimarratu du.

Nazioarteko hainbat erakunderen babesa zuen asilo eskariak. Besteak Beste, Acnurrek (NBEren errefuxiatuentzako agentzia) babesten zuen, eta Amnistia Internazionalak eta Human Rights Watchek salatu dute gaztearen kontrako epaiketa gaztea bertan ez zegoelarik egin zutela, eta ez zirela "gutxieneko bermeak" bete.

Javier Canivell CEAR-Euskadiren abokatuak azaldu duenez, hilaren 19an jakinarazi zuen Ministerioak erabakia, eta bertan 15 eguneko epea ematen zaio sahararrari Espainiako Estatua uzteko.

Hassanna Aaliak, berriz, Espainiaren eta Marokoren interes ekonomikoekin lotu du erabakia, eta "interes horiek giza eskubideen eta saharar herriaren gainetik" esan du.

Bilbon zegoela ohartu zen Marokok bera bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuela, eta orduan egin zuen asilo eskaria, giza eskubideei buruzko egitasmo batean parte hartzen ari zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Espainia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Errefuxiatuak albisteak gaur Mendebaldeko Sahara azken ordukoa Maroko azken ordukoa