Gizartea -

Indarkeria Matxista

Gizon batek emaztea hil du Alacanten eta Alemanian entregatu da

Hilketa Alacanten egin ondoren, Alemaniara joan da, egindakoa Alemaniako Poliziaren aurrean aitortzera. Senar-emazteak alemaniarrak ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek emaztea hil omen zuen joan den astean Orba udalerrian (Alacant), eta bart bere burua entregatu eta egindakoa aitortu du Alemaniako Poliziaren aurrean. Senar-emazteak alemaniarrak ziren.

Ikerketako iturrien arabera, gizonezkoak aitortu egin du emaztea hil zuela joan den astean Orbako etxebizitza batean. Horren berri jasotakoan, Alemaniako Poliziak Guardia Zibilari eman dio horren berri, , Interpolen bidez, eta gaur goizean Guardia Zibileko hainbat agente Orbako etxebizitza horretara joan dira eta emakumea hilda aurkitu dute bertan. Gorpuak indarkeriaren arrastoak omen zituen.

Ustezko hiltzailea atxilotuta dago, Alemanian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista gaur Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa Erailketak albisteak Valentzia gaur