Gizartea -

190 herrialdek bat egin dute

Gutxiengoen ituna sinatu dute klimari buruzko Goi-bileran, Liman

Itunaren bidez, herrialde garatuek klima aldaketaren kontrako borroka gidatuko dute, garatzeko bidean dauden herrialdeei laguntza emanez.

Ozeano Bareko Aliantzako herrialdeen presidenteak (Santos, Bachelet, Humala eta Peña Nieto). EFE
Ozeano Bareko Aliantzako herrialdeen presidenteak (Santos, Bachelet, Humala eta Peña Nieto). EFE
Ozeano Bareko Aliantzako herrialdeen presidenteak (Santos, Bachelet, Humala eta Peña Nieto). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klimari buruzko Limako Goi-bilera igande honetan amaitu da, negoziazio luze baten ondoren eta gutxieneko baldintzak jasotzen dituen akordio batera heldu dira. Lehen aldiz, klima aldaketa eragin duten gas-isuriak murrizteko neurriak ezartzeko konpromisoa hartu du herrialde bakoitzak.

Limaren deia Ekintza Klimatikorako” deitutako akordioaren arabera, herrialde guztiek -bai garatuek, bai garapenerako bidean daudenek- klima aldaketari aurre egiteko neurriak hartu behar dituzte. Halere, oraindik ez dago ziurtatuta neurri horiek helburu nagusia lortzeko balioko duten: munduko tenperatura industria hasi aurreko tenperatura baino bi gradu gehiagokoa izatea.

Halaber, aipatzekoa da itunaren bidez, herrialde garatuek klima aldaketaren kontrako borroka gidatuko dute, garatzeko bidean dauden herrialdeei laguntza emanez.

India, esaterako, Prakash Javedekar Ingurumen ministroaren bidez, pozik azaldu da akordioarekin: “Badaukagu nahi genuena”, esan du, herrialde garatuek laguntza emateko konpromisoa hartu dutelako, azken 20 urteetan munduko ekonomia nagusiek klima aldaketaren kontrako borroka gidatzea ukatu eta gero.

Horrela, ituna sinatu duten 190 herrialdeek muga bat ezarri dute gas-isuriak murrizteko neurriak ezartzeko; 2015ko martxoaren 31a.

Azken finean, “Parisko Goi-bilerarako bidea zabaltzen duen agiri egokia da”, Miguel Arias Cañete Klima Aldaketaren eta Energiaren Europako komisarioak Reuters albiste agentziari adierazi dionez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Larrialdi klimatikoa 2024 Ekologia azken ordukoa Peru albisteak gaur