Gizartea -
Euskal Herriko Unibertsitatea
EHU: 'Irakasleek ez dute eman ez dituzten eskolengatik kobratu'
Bizkaiko Auzitegiak deklaratzera deitu du Goirizelaia errektorea, ustez irakasle talde bati 7 urtez eman ez zituzten praktikak ordaintzeagatik.
Erredakzioa
Ustez Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza Fakultateko 10 irakasleri zazpi urtez eman ez zituzten praktikak ordaintzeagatik ikerketa egitea eta Iñaki Goirizelaia errektorea inputatu gisa deklaratzea ebatzi du Bizkaiko Auzitegiak.
Horren harira, oharra kaleratu du EHUk, legez kontrako ordainketarik ez duela egin nabarmentzeko. Horren arabera, "kanpoko praktikak zenbatzeko orduan izan ziren irregulartasunak, baina irakasleek ez zuten eman ez zituzten eskolengatik kobratu".
Informazio gehiago, laster...
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea