Gizartea -

Espainiako Gotzainen Biltzarra

'Sortzetik bertatik, ume bat dago, ez tumore bat', esan du Blazquezek

Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidenteak Abortuaren Legea “lehenbailehen” aldatzea eskatu, eta erreforma bertan behera utzi izanak “harrituta” utzi duela adierazi du.

Bilboko gotzain ere izandakoa, artxiboko irudian. EFE
Bilboko gotzain ere izandakoa, artxiboko irudian. EFE
Bilboko gotzain ere izandakoa, artxiboko irudian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidentearen esanetan, “sortzetik bertatik gizaki bat dago, ez da tumore bat, ume bat baizik”. Hori dela eta, Abortuaren Legea “lehenbailehen” aldatzea eskatu, eta erreforma bertan behera utzi izanak “harrituta” utzi duela nabarmendu du.

Zientziak irakatsi du sortzetik bertatik hirugarren gizaki bat dagoela, gurasoengandik bereizia. Ez da tumore bat, ume bat baizik. Espero dut bidean dauden haurren bizitza defendatzeko eta amak haurdunaldian laguntzeko legea ahalik eta arinen alda dezaten, modu eraginkorrean”, erantsi du.

Gotzainen Biltzarraren CIV. Osoko Batzarra abiatzeko hitzaldian egin ditu adierazpenok Blazquezek. Batzarra aste osoan egingo dute, eta Batzorde Exekutiboko kide berri bat eta 2015eko Erromako Kontzilioan Espainia ordezkatuko duten kontziliokideak aukeratuko dituzte.

“Zelan izan liteke posible Auzitegi Konstituzionalak gaur-gaurkoz erantzunik ez eman izana?”, nabarmendu Blazquezek. Edonola ere, Justizian “konfiantza” duela adierazi du. “Aborturik gabe, gizartea garbiagoa izango dugu, moralaren ikuspuntutik”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortuari Buruzko Albisteak Espainia bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Eliza Katolikoa albisteak