Gizartea -

Estatuko datuak

Jaioberri oso goiztiarren kopurua % 200 hazi da

Haurdunaldiko 32. astea baino lehen jaiotzen den haurrari edo 1,5 kilo baino gutxiago pisatzen duenari esaten zaio medikuntzan ume oso goiztiarra.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 20 urteotan % 200,4 hazi da ume oso goiztiarren jaiotze kopurua, Ume Goiztiarren Gurasoen Elkarteak jakitera eman duenez. Bizirauteko arazo gehien dituen haurrari esaten zaio ume oso goiztiarra: haurdunaldiko 32. astea baino lehen jaiotzen dena edota 1,5 kilo baino gutxiago pisatzen duena da ume oso goiztiarra medikuntzan.

"Estatuan jaiotzen den ume kopurua kontuan izanda, ez da kopuru oso handia, % 1 baino ez dira, baina jaioberriei dagokienez, bizitzeko arazo gehien dituztenak dira", Concepcion Gomez Esteban elkarteko presidenteordeak jakitera eman duenez.

Jaioberri goiztiar guztiak kontuan hartuta ( haurdunaldiko 37. astea baino lehen jaiotzen direnak), jaiotza kopurua mantendu edo jaitsi egin da azken urteotan: jaioberri guztien % 6-7 dira goiztiarrak. Adituen arabera, laguntza bidezko ugalketa teknikek behera egin dutelako jaitsi da apur bat goiztiar kopurua.

"Laguntza bidezko ugalketa teknikek jaioberri goiztiarren jaiotzetan eragina dute. Orain, krisia dela eta, ugalketa mota hori gutxiago erabiltzen da, eta, ondorioz, jaioberri goiztiarren kopuruak behera egin du", esan du.

Estatuko Estatistika Institutuak gai honen inguruan emandako azken datuen arabera, 2012an 29.122 hau goiztiar jaio ziren, 2011n 29.972 eta 2010ean 31.000.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Umeak albisteak Aitak albisteak