Gizartea -

67. edizioa

Abenduaren 20an egingo dute aurten Bilboko San Tomas azoka

Hilaren 21a, San Tomas eguna, igandea denez, halakoetan egin ohi duten moduan, egun bat aurreratuko dute.

Milaka lagun bilduko dira aurten ere Bilboko San Tomas azokan. EFE
San Tomas azoka Bilbon
Milaka lagun bilduko dira aurten ere Bilboko San Tomas azokan. EFE

E.G | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Tomas azoka abenduaren 20an, larunbatean, egingo dute aurten Bilbon. San Tomas eguna abenduaren 21a da berez, baina aurten igandea egokitu denez, azoka aurreratzea erabaki dute, antolatzaileak, BBK-k, eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ez da aparteko neurria, San Tomas jaiegun egokitu den guztietan aurreratu baitute.

Hala, BBKtik jakitera eman dutenez, larunbatez egingo dute azoka, "jende guztiari hobeto datorkiolako: gizarteari, merkatariei...".

Aurretik ere aurreratu dute inoiz azoka egiteko eguna. 2008an ere halaxe egin zuten, eta horrela jokatzen dute "abenduaren 21a igandea den guztietan". Azoka aurreratzeak parte hartzea handitu, postuen salmentak hobetu eta inguruko merkataritzari mesede egitea du xede.

Aurten, 286 salmenta-postutik gora paratuko dituzte Areatzan eta Plaza Barrian, eta azoka 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko albisteak San Tomas azoka Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nekazaritzaren egungo albisteak Abeltzaintza albisteak Azokak