Gizartea -
Gertakaria
Gordexolan zortzi zaldi utzikeriagatik hil direla salatu dute
Bizirik geratzen diren hamar zaldiak konfiskatzeko eskatu dio Equok Bizkaiko Foru Aldundiari.
Erredakzioa
Equok salaketa jarri du Bilboko epaitegian, Gordexolako (Bizkaia) mendi batean utzikeriagatik zortzi zaldi hil direlako eta beste 10 desnutrizio egoeran daudelako.
Hori horrela, bizirik dauden 10 animaliak konfiskatzeko eskatu dio alderdi ekologistak Bizkaiko Foru Aldundiari, albaitariak lehenbailehen artatu behar dituela iritzita.
Ana Moreno Equo alderdiko kideak azaldu duenez, zaldien gorpuak daude sasi artean eta zuloetan. Gainera, hildako animalietako batzuk moxalak omen ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea