Gizartea -

Kaskarotenea

10.000 euroko diru-laguntza eman dio Udalbiltzak Ziburuko ikastolari

Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidenteak Kaskarotenea bisitatu du eta diru-laguntza emateko erabakiaren berri eman die Ziburuko ikastolaren arduradunei.

Ziburuko Kaskarotenea ikastola. Artxiboko irudia: EiTB
Ziburuko Kaskarotenea ikastola. Artxiboko irudia: EiTB
Ziburuko Kaskarotenea ikastola. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalbiltza ezker abertzaleko udal-hautetsien elkarteak 10.000 euroko diru-laguntza eman dio Ziburuko (Iparralde) Kaskarotenea ikastolari.

Udalbiltzak agiri batean azaldu duenez, Mertxe Aizpurua elkarteko presidenteak Kaskarotenea bisitatu du gaur, eta 10.000 euroko diru-laguntza emateko erabakiaren berri eman die ikastolaren arduradunei.

Diru-laguntza Euskal Herria Sendotzen programaren barruan kokatu dute; izan ere, Udalbiltzak “euskara bezalako sektore estrategikoetan lan egiten duten euskal entitateekin lankidetza akordioak sinatzen ditu”, Garapen eta Kohesiorako Euskal Funtsaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Laguntza publikoak