Gizartea -
Gertakizuna
Pertsona bat hil da Barrikan, ontzi bat hondoratuta
Beste bat ospitalera eraman behar izan dute. Eguraldia ona bada ere, itsasoa zakar dago.
Erredakzioa
Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu Barrikako (Bizkaia) kostaldean, ontzi bat hondoratuta.
11:20an, ontzi batetik laguntza eskatu diete larrialdi zerbitzuei. Itsas Salbamendua eta Gurutze Gorria bertaratu dira, eta gizonezko baten gorpua berreskuratu dute. Gainera, beste pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Oraingoz ez dago argi zerk eragin duen istripua, baina eguraldia ona bada ere, itsasoa zakar dagoela ohartarazi du SOS Deiakek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea