Gizartea -

Arazurin

Sute batek Volkswagenen Nafarroako plantako ekoizpena geldiarazi du

Panel elektriko batek su hartu du eta, ondorioz, ordu eta erdiz eten behar izan dute ekoizpena. 400 langile irtenarazi dituzte eta, geldialdiaren ondorioz, ezin izan dituzte ekoitzi 123 ibilgailu.

Volkswagenek Nafarroan duen planta. Irudia: VW Nafarroa
Volkswagenek Nafarroan duen planta. Irudia: VW Nafarroa
Volkswagenek Nafarroan duen planta. Irudia: VW Nafarroa

Iker Gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagenen plantan, Arazuri, Iruña, ordu eta erdiko geldialdia egin behar izan dute, panel elektriko batek su hartu ondoren.

Jesus Zorrilla VWen komunikazio zuzendariak eitb.eus web guneari azaldu dionez, sutearen ondorioz, 400 langile inguru irtenarazi dituzte, 08:00etatik 09:30ak arte, eta 123 ibilgailu ekoitzi ezinik geratu dira geldialdian.

Lantegiak berak dituen suhiltzaileek sua itzali eta, ondoren, gunea aireztatu dute.

Sutea kontrolpean izan eta gero, badaezpadako panel elektrikoa abiarazi dute eta, aireztapen sistemen egoera egokia dela baieztatu eta gero, lantegiak normaltasuna berreskuratu du eta ekoizteari ekin dio berriz.

Volkswagenetik zehaztu dutenez, gaur geldialdiak behartuta ezin ekoitzi geratu diren ibilgailuak datozen egunotan ekoitziko dituzte.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak argazkiak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Volkswagen albisteak Automobilgintzari buruzko albisteak