Gizartea -
Gertakaria
Baliteke espeleologo gasteiztarra duela bi aste galdu izana
Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, asteazkenean salaketa jarri zuen senideak horixe esan zuen, urriaren 5etik ez zutela haren berririk.
Erredakzioa
Baliteke Istorako amildegiaren inguruan, Kanpezun (Araba), bilatzen ari diren 75 urteko espeleologo gasteiztarra duela bi aste galdu izana.
Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, asteazkenean salaketa jarri zuen senideak horixe esan zuen, urriaren 5etik ez zutela bere berririk.
Espeleologoaren ibilgailua atzo aurkitu zuten Orbiso mendiaren magalean, eta orduan abiatu zituzten bilaketa lanak.
Dirudienez, gizona leize batzuen inguruko ikerketa egiten ari zen, eta zuloren batean istripuren bat izan ote duen pentsatzen ari dira.
Gaur goizean berrabiarazi dituzte bilaketa lanak, eta mendiko erreskate taldea, Gurutze Gorria, Miñoiak, herriko boluntario batzuk eta desagertu den gizonaren espeleologia taldeko pertsona batzuk ari dira parte hartzen.