Gizartea -

Eskaerei eusten diete

Milaka emakumek abortuaren erreforma bertan behera uztea ospatu dute

Manifestariek Bizkaiko eta Arabako hiriburuetako kaleak, besteak beste, hartu dituzte jai giroan, baina aldarrikapenak alde batera utzi barik.

Manifestazioa
Manifestazioa
Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioak egin dituzte

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka emakumek kaleak hartu dituzte gaur, igandea, abortuaren legearen erreforma bertan behera geratu dela eta Alberto Rioz Gallardonek Justizia ministroa izandakoak dimisioa eman izana ospatzeko eta Gobernuari eskubide horren kontrako "edozein mehatxu alde batera uzteko" eta, bide batez, Auzitegi Konstituzionalean indarrean dagoen legearen kontrako helegitea kentzeko.

Eguna jai giroan ospatu dute, baina aldarrikapenei eutsiz; Bilbon Mugimendu Feministak eta Gasteizen Abortatzeko eskubidearen aldeko Euskal Herriko Plataformak deituta.

Mar Gandal Erabakitzeko Eskubidearen aldeko katolikoak eta Madrileko Mugimendu Feministako kideak Eferi adierazi dionez, emakume guztien eskubideen alde borrokatzen jarraituko dute, baita adin txikikoek eskubideen alde ere, Gobernuak egungo Abortuaren Legearen bidez kontrolatu nahi baititu, gurasoen baimena izan dezaten, abortatu nahi izanez gero.

Horren ildotik, azaldu dute 18 urtetik beherako gazteen gehiengoak gurasoekin hitz egiten dutela haurdunaldi eten baino lehen, eta egiten ez dutenean "familiaren barruan arazoak" dituztelako izan ohi da, kasu askotan gehiegikeriak edo indarkeria dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortuari Buruzko Albisteak Istiluak Bilbon gaur Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Eguneko albisteak Manifestazioak gaur