Gizartea -

Kritika

Munilla:'Askok PP utziko dute abortuaren erreforma baliogabetu ostean'

Donostiako gotzainak gogor kritikatu du Abortuaren Legearen erreforma bertan behera utzi izana eta, esan duenez, "argi gelditzen da ustezko ezkerrak markatzen duela ustezko eskuinaren norabidea".

Munilla
Munilla
Munilla

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak PPren kontra egin du Abortuaren Legearen erreforma bertan behera utzi duelako eta "askok alderdia utziko" dutela ziur agertu da "Eusko Alderdi Jeltzaleak abortuaren aldeko bideari ekin zionean jelkide askok alderdia utzi zuten moduan".

Gotzainak egindako eta hedabideetara igorritako "gogoeta" batean, azpimarratu du "oposizioan zegoen bitartean Alderdi Popularrak Zapatero presidentearen lege abortistarekin ezadostasuna azaldu bazuen ere, azkenean, abortua giza eskubide moduan" onartu duela.

"Tamalez -esan du- ez da hau Alderdi Popularra noraezean ikusten dugun lehen aldia. Azkenean argi gelditzen da ustezko ezkerrak markatzen duela ustezko eskuinaren norabidea".

Munillaren esanetan, "Eusko Alderdi Jeltzaleak abortuaren aldeko bideari ekin zionean jelkide askok alderdia utzi zuten moduan, jakin badakit Alderdi Popularreko kide askok ere gauza bere egingo dutela orain".

Azkenik, gotzainak adierazi duenez, "Estatu mailan ez dugu parlamentuan boto katolikoaren ordezkari izateko gai den alderdirik. Argi eta garbi: Elizaren Gizarte Dotrinarekin bat egin nahi duen fededunak, koherente izan nahi badu, ezingo du Diputatuen Kongresuan ordezkaturik dauden alderdi politiko nazionalei botorik eman".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua azken albisteak Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Gotzain Biltzarraren albisteak gaur