Gizartea -

Herri Ekimen Legegilea

103.500 sinadura baino gehiago, Euskadin frackinga debekatzeko

Eusko Legebiltzarrean ekimena onar zezaten, beharrezkoa zen gutxienez 30.000 sinadura jasotzea, baina kopuru hori aise gainditu dute, "babes oldea" hartuta.

Fracking ez, sinadurak
Fracking ez, sinadurak
103.500 sinadura baino gehiago, 'fracking'a Euskadin debekatzeko

1:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haustura hidraulikoaren bidez gasa ateratzearen (frackinga) kontra dauden zenbait plataformak 103.589 sinadura entregatu dituzte Eusko Legebiltzarrean, Herri Ekimen Legegile (HEL) baten bidez Euskadin frackinga galarazteko asmoz.

Mikel Otero 'Fracking Ez Araba' elkarteko bozeramaileak Legebiltzarreko atarian (Gasteiz) hedabideei esan dienez, HELa gorabehera, "Eusko Jaurlaritzak eta alderdi politikoek erronka garrantzitsu bat dute: euskal gizartean frackingaren kontra dauden herritarren gehiengoari erantzuna ematea”, hain zuzen.

Sinadurak entregatzeko epea bihar, igandea, bukatuko da, eta HELa sustatu duten plataformek gaur eraman dituzte Legebiltzarrera, kartoizko kutxetan. Jaurlaritzaren egoitzatik abiatu dira, eta asto batek bultzatutako gurdi batean eraman dituzte sinadurak eraikineraino.

Oterok gogorarazi duenez, "gutxieneko" azpiegitura eta aurrekontu txiki baten bidez, eta ehunka lagunen borondatezko lanari esker  egin dute sinadura bilketa. Hori dela eta, "sinaduren kopuruak are balio handiagoa du", gaineratu du.

Eusko Legebiltzarrean ekimena onar zezaten, gutxienez 30.000 sinadura jaso behar zituzten, eta aise gainditu dute kopuru hori, gehien bat azken egunetan "babes oldea" jasota.

HELaren sustatzaileek 60.000 sinadurara heltzea zuten helburu, baina lortutako kopurua askoz ere handiagoa izanik, Oterok nabarmendu du emaitza hori "oinarrizkoa" izango dela frackingaren kontra gehiengoa dagoela islatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Frackinga albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Krisi energetikoa