Gizartea -

Lapurdi

Ziburuko ikastolak ia 11.000 lagunen babesa jaso du Sarean

Bertan ikastolak orain arte erabiltzen zuen eraikina edota beste eremu publiko bat uzteko deiak areagotu egin dira Paueko Auzitegiko epaia ezagutu denetik.

Ziburuko ikastola
Ziburuko ikastola
Ziburuko ikastolak bertan jarraituko du, irtenbidea lortu arte

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziburuko Kaskarotenea Ikastolak ia 11.000 sinadura jaso ditu dagoeneko, ikasleek zentro horretan ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten.

Ipar Euskal Herriko herrian ikastolak orain arte erabiltzen zuen eraikina edota beste eremu publiko bat uzteko deiak areagotu egin dira Paueko Auzitegiko epaia ezagutu denetik.

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak utzi egin beharko du Udalak bere garaian utzi zion eraikina. Paueko Administrazio Auzitegiak zazpi eguneko epea eman dio horretarako, eta agindua betetzen ez duen egun bakoitzeko 100 euroko isuna ezarriko dio. Ikasturtea hasi bezperan iritsi da erabakia.

Ziburuko Udalak eta Seaskak hitzarmen bat sinatu zuten, baina joan den uztailaren 5ean bukatu zen. Akordio horren arabera, ikastolako ikasleek baimena zeukaten Ziburuko Marinela eskola publikoaren egoitzan izateko. Dena den, Seaskako arduradunek ziurtatu dute Udalak zin egin ziela beste egoitza bat emango ziela. Ikasleak Lartzabal ikastetxera joatea proposatu dute herriko etxetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Lapurdi