Gizartea -

Malaga

Gaixo dagoen haurraren gurasoak 72 orduz atxilotuta mantenduko dituzte

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki hori hartu du, Fiskaltzari hala eskatuta, Malagako Ospitalari (minbizia duen haurra bertan da) txosten bat eskatzeko premiazko izaerarekin.

Minbizia duen haurraren aita. Argazkia: EiTB
Minbizia duen haurraren aita. Argazkia: EiTB
Ospitaletik atera zuten haurraren gurasoak, 72 orduz atxilotuta

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Southamptoneko ospitale batetik medikuen baimenik gabe Britainia Handiko haurra (minbizia du) atera zuten gurasoei 72 orduz atxiloketa mantentzea adostu du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, astelehen honetan. Larunbatean aurkitu zituzten Malagan.

Moreno epaileak erabaki hori hartu du, Fiskaltzari hala eskatuta, Malagako Ospitalearen (minbizia duen haurra bertan da) txosten mediku bat eskatzeko premiazko izaerarekin. Juan Isidro Fernandez Diaz bikotearen abokatuak emandako dokumentazioa itzultzeko denbora ere izango da, iturri judizialek jakinarazi dutenez.

Gaixo dagoen haurraren gurasoek ordu erdiko agerraldia egin dute epailearen aurrean, eta uko egin diote Britainia Handira eramateari. Ostegunean hango agintariek atxilotzeko eta hartzeko Europako agindua bidali zuten, bikotearen aurka, bahiketagatik eta tratu txarrengatik, haurra ospitaletik atera ostean.

Bikoteak horri uko egin eta gero, Moreno epaileak 72 ordu horietan erabaki beharko du kartzelara bidali ala ez, Britainia Handiko agintarien erreklamazioa Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko aretoko auzitegi batek ebatzi beharko duelako bista batean.

Epailearen aurreko agerraldia 09:30ean izatea aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin da, 13:00etara, Juan Isidro Fernandez abokatuak Sevillatik Auzitegi Nazionalera bidaiatu behar izan duelako.

Adingabea Malagako ospitaleko haurrentzako Onkologia eremuan dago, Espainiako Poliziaren zaintzapean.

Espainiako Poliziak Velez-Malagan atxilotu zituen haurraren gurasoak, hotel batean, bertan zeudela ohartarazteko abisua jaso ondoren. Gurasoak Jehovaren lekukoak dira eta Marbella inguruan egoten omen dira sarri.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Minbizia argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Umeak azken ordukoa Gurasoak albisteak