Gizartea -

Anberesen galdu zen

Helburuak beteta, amaitu da Hodei Egiluzen aldeko bizikleta martxa

Azken etapa Bruselako Plaza Handitik abiatu eta Anberesen amaitu da, duela 10 hilabete pasatxo Hodei Egiluz azkenekoz ikusi zuten tokian.

Hodei Egiluzen kasua ezagutarazteko egindako martxa gaur amaituko da Amberesen. Argazkia: EiTB
Hodei Egiluzen kasua ezagutarazteko egindako martxa gaur amaituko da Amberesen. Argazkia: EiTB
Hodei Egiluzen kasua ezagutarazteko martxa amaitu da Bruselan

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluz Amberesen galdu zen gazte galdakaoztarraren kasua ezagutarazteko 10 egunean Herbehereak eta Belgika zeharkatu dituen bizikleta martxa gaur heldu da Amberesera. Bizikleta martxan bertan abiatu zuten duela hamar egun eta hasitako tokian bertan amaitu da larunbat honetan.

"Ezin da jakin zer gertatu daitekeen, ezin da zaintza lana alboratu eta ez dugu amore emango", azaldu du Alberto Agirreazaldegi martxan parte hartu duen txirrindularietako batek. Helburuak Hodei Egiluzen desagerpena ezagutaraztea eta kasuari ahalik eta oihartzun handiena ematea izan dira. "Datu berriak izatea, norbaitek zerbait gogoratzea", gaineratu du.

Euskal Herritik 15 lagun abiatu ziren Europa erdialdera Herbehereetan eta Belgikan barrena bizikleta martxa egiteko, eta ibilbidean zehar bertako hainbat herritarrek bat egin dute ekimenarekin.

"Belgikan kasua ezaguna da: herritarrek badakite gazte euskaldun bat galdu dela eta familiaren saminarekin bat egiten dute. Bestalde, Herbehereetan, gutxi batzuk baino ez dute entzun kasuaz", azaldu du Imanol Mitxelena euskal jatorriko gazte belgiarrak.

Hodei Egiluzen aldeko bizikleta martxan parte hartu dutenak goizean abiatu dira Bruselako Plaza Handitik eta arratsaldean iritsi dira Amberesera.

"Bizikleta martxaren helburuak kasua hedabideetan agertzea eta jendeari Hodei Egiluz ikusi duten galdetzea dira. Orain arrasto berriak bilatu behar dira, eta gau hartan Hodei ikusi zuten pertsonak aurkitu", adierazi du Michelenak. "Oihartzun handia izan dugu eta hori da garrantzitsuena", azpimarratu du Agirreazaldegik. 10 egunetan izan duten babesa azpimarratu du eta adibide gisara bizikleta martxarekin bat egin eta 25 kilometro egin zituzten 10 udaltzainen adibidea aipatu du.

10 hilabete

Galdakaoko gaztea 2013ko urriaren 19an desagertu zen Anberesen, lagunekin egon ostean etxerantz abiatu zen, baina ez zen etxera heldu. Hiru pertsona atxilotu dituzte ordutik, eta bik espetxean jarraitzen dute, diru-zorroa eta telefonoa lapurtzea egotzita. Belgikako Poliziak gaztea bilatzen jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Zer gertatu da gaur Bizkaian? Belgika Hodei Egiluz bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Bizikletak gaur