Gizartea -

Ebolaren krisia

Ebolari aurre egiteko adituekin bilduko da MOE

Bitartean, ebola gaitzaz kutsatuta egon daitekeen gorpu bat aztertzen ari dira Irlandan. Hildakoa duela gutxi Afrikan egon zen.

Ebola. Argazkia: EITB
Ebola
Ebola. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren irailaren 4 eta 5ean adituekin bilera egingo du Ginebran Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ebolaren birusari aurre egiteko terapiez eta txertoez hitz egiteko eta izurritea gelditzeko neurriak hartzeko. Ebola izurriteak dagoeneko 1.350 hildako utzi ditu Afrika Mendebaldeko lau herrialdetan.

Ebolaz kutsatutako gorpu bat, Irlandan

Bitartean, Irlandako Osasun Saila ebola gaitzaz kutsatuta egon daitekeen gorpuzki bat aztertzen ari da, izan ere, kutsatuta dauden Afrikako Mendebaldeko herrialde batean izan da duela gutxi hildakoa.

Ohar batean erakundeak jakitera eman du arau guztiak zuzen jarraitzen ari direla. Gaixotasuna kutsatzea ekiditeko, hildakoaren gorpua bakartu egin dute. Orain erantzunaren zain daude.

Bi misiolari estatubatuarrei alta eman die

Ebola gaitzaz kutsatuta egon zitezkelakoan hiru astez Atlantako (AEB) Ospitalean bakartuta egon diren bi estatubatuarrek dagoeneko alta jaso dute. Kent Brantly eta Nancy Writebole gaixotasunari aurre egin diela eta kutsatzeko arriskurik ez dutela jakin bezain pronto irten dira ospitaletik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Europa Gaixotasunak argazkiak Ebola albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Irlanda albisteak MOE albisteak gaur