Gizartea -

Belgika

Abiatu da Anberesetik Hodei Egiluzen aldeko bizikleta-martxa

Helburua Hodei Egiluz desagertu zen eguneko lekukoak aurkitzea da, eta horretarako kartelak ipiniko dituzte, informazioa zabalduko dute eta polizia-etxeetan izango dira.

Hodei Egiluzen aldeko bizikleta martxa
Hodei Egiluzen aldeko bizikleta martxa
Belgikako iparraldean, Hodei Egiluzen kamiseta soinean jantzita

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgika eta Holanda Hodei Egiluz galdakaoztarraren alde (iazko urriaren 19an desagertu zen) zeharkatuko duen bizikleta martxan parte hartuko duten txirrindulariak Anbereseko Udaletxeko (Belgika) plazatik abiatu dira gaur, igandea, goizean.

Hiri belgiarrean desagertu zen eta hiri horretatik abiatu da Belgika eta Herbehereak zeharkatuko dituen bizikleta-martxa, eta Lovaina hirian bukatuko da. Helburua Hodei Egiluz desagertu zen eguneko lekukoak aurkitzea da, eta horretarako kartelak ipiniko dituzte, informazioa zabaldu eta polizia-etxeetan izango dira.

"Hodei ez zuten uretara bota hasiera batean pentsatu zen bezala", esan du Pake Garcia laguntzarako furgonetan doan kolaboratzaileetako batek. Gogorarazi duenez, zenbait lekukok ziurtatu dute Hodei ikusi izana, desagertu zen gauean, lagunek azkenekoz ikusi eta bi ordura.

"Kasua ezagutarazi nahi dugu, beste leku batera eramango gaituen zantzu berri baten itxaropenarekin", azaldu duenez.

"Taldea berez 12 pertsonek osatzen dute, baina beste zortzik bat egin dute gaur, adibidez, ibilbidearen zati bat egiteko" Garciaren esanetan. Besteak beste, Jan de Kezel Egiluzek Amberesen egindako egonaldian, lan egin zuen enpresako burua da horietako bat.

Bidai luzea

Ehun bat lagunek -Galdakaoko bizilagunak eta Egiluzen lagunak- Galdakaoko Udaletxeko (Bizkaia) plazan elkarretaratzea egin zuten aurreko ostiralean, Hodei Egiluzen irudia zuten kamiseta zuriekin jantzita, martxan parte hartuko duten txirrindulariak agurtzeko. Zenbait ibilgailutan hasi zuten Belgikarako bidea, horietako batean bizikletak zeramatzatela.

Galdakaotik bederatzi txirrindulari abiatu ziren, eta Belgikan eta Herbehereetan beste lau pertsona gehituko zaizkie, esaterako, Nafarroatik etorritakoak, antolakuntzatik informatu zutenez.

Elkarretaratzean, besteak beste, Jan de Kezel Egiluzen nagusia izandakoa (Amberesen zazpi hilabetez lan egin zuen enpresan) eta Ibon Uribe Galdakaoko alkatea izan ziren.

Martxak 500 kilometro inguruko ibilbidea izango du, zazpi etapatan banatuta. Besteak beste, Anberes, Breda, Rotterdam, Gante, Brusela eta Leuven hirietatik igaroko da, gaurtik eta 23ra bitartean.

302 egun

Hodei Egiluz (23 urtekoa desagertu zenean) 2013ko urriaren 19an desagertu zen, lagunekin egun ostean, etxerantz abiatu zenean.

Hiru pertsona atxilotu dituzte ordutik, eta bik espetxean jarraitzen dute, diru-zorroa eta telefonoa lapurtzea egotzita. Polizia belgiarrak bilatzen jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Galdakao albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Belgika argazkiak Hodei Egiluz albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Euskadiko bidegorriak