Gizartea -

Urriaren 19an desagertu zen

Hodei Egiluzen aldeko bizikleta-martxa Belgikan eta Holandan

Galdakaotik bederatzi txirrindulari abiatu dira, eta Belgikan eta Holandan beste lau pertsona gehituko zaizkie. Ibilbidea, 500 kilometrokoa, Leuven-en bukatuko da.

Hodei Egiluz
Hodei Egiluz
Hodei Egiluz gogoratzeko bizikleta martxa Galdakaotik irten da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgika eta Holanda Hodei Egiluz galdakaoztarraren alde (iazko urriaren 19an desagertu zen) zeharkatuko duen bizikleta martxan parte hartuko duten txirrindulariak Galdakaoko Udaletxeko (Bizkaia) plazatik abiatu dira gaur, ostirala, goizean.

Ehun bat lagunek -Galdakaoko bizilagunak eta Egiluzen lagunak- Udaletxeko plazan elkarretaratzea egin dute, Hodei Egiluzen irudia zuten kamiseta zuriekin jantzita, martcan parte hartuko duten txirrindulariak agurtzeko. Zenbait ibilgailutan hasi dute Belgikarako bidea, horietako batean bizikletak zeramatzatela.

Elkarretaratzean, Hodei Egiluzek 300 egun "missing" (desagertuta) daramatzala irakur zitekeen pankarta bat erakutsi dute.

Galdakaotik bederatzi txirrindulari abiatu dira, eta Belgikan eta Holandan beste lau pertsona gehituko zaizkie, esaterako, Nafarroatik etorritakoak, antolakuntzatik informatu dutenez.

Martxa honen bidez, batetik, gazteak desagertuta jarraitzen duela gogorarazi nahi dute eta, bestetik, bilaketa pertsona gehiagok babestea du helburu.

Elkarretaratzean, besteak beste, Jan de Kezel Egiluzen nagusia izandakoa (Amberesen zazpi hilabetez lan egin zuen enpresan) eta Ibon Uribe Galdakaoko alkatea izan dira.

Martxak 500 kilometro inguruko ibilbidea izango da, zazpi etapatan bananduta. Besteak beste, Anberes, Breda, Rotterdam, Gante, Brusela eta Leuven hirietatik igaroko da, igandetik (hilaren 17) eta 23ra bitartean.

Anbereseko Udaletxetik abiatuko dira, eta Lovaina Belgikako hirian bukatuko da.

Hodei Egiluz (23 urtekoa desagertu zenean) 2013ko urriaren 19an desagertu zen, lagunekin egun ostean, etxerantz abiatu zenean.

Hiru pertsona atxilotu dituzte ordutik, eta bik espetxean jarraitzen dute, diru-zorroa eta telefonoa lapurtzea egotzita. Polizia belgiarrak bilatzen jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Galdakao albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Hodei Egiluz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Bidegorrien albisteak