Gizartea -

Elkarrizketa

Jaurlaritza turismorako etxebizitzen alokairua arautzeko lanean ari da

Turismo zuzendariak azaldu duenez, aurrerantzean era guztietako ostatuek administrazioan izena eman beharko dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Turisten sarrera % 6,4 igo da Euskadin

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza Turismo lege berria prestatzen ari da eta lege berri horretan turismorako alokatzen diren etxebizitzen jarduera arautuko da, Mertxe Garmendia Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak azaldu duenez. Gobernuaren helburua lege berria "lehenbailehen" onartzea da.

Lege aldaketa horren helburua turismo sektoreko ostatu guztiek zergak ordain ditzaten bermatzea da. Izan ere, ostalaritza elkarte batek salaketa bat jarri du zenbaitek zergak ordaintzen ez dituztela argudiatuta. Arazo horri irtenbidea emateko, Jaurlaritza Turismo Lege berriaren zirriborroa prestatzen ari da.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Garmendiak azaldu du Turismo lege berria onartu bitartean, Turismo Mahaiaren baitan batzorde espezifiko bat sortu dutela turismo erabilerarako alokatzen diren etxebizitzen gaia jorratzeko.

Arautu bitartean, era guztietako ostatu guztiek Jaurlaritzan izena eman beharko dute. Bestalde, hotelen dekretua aldatu du Eusko Jaurlaritzak, eta hala ostatu guztiek erregistro zenbakia erakutsi beharko dute euskarri guztietan.

Ordutegien liberalizazioa

Merkataritzako ordutegien harira, Mertxe Garmendiak adierazi du Eusko Jaurlaritza erabateko liberalizazioaren aurka dagoela, baina sektorearen beharrei erantzuteko premia azpimarratu du.

Garmendiaren esanetan, Euskadi bisitatzen duten turisten artean erosketak egitera datozenak daude, eta hori "kontuan hartu beharko litzateke".

2014ko Turismo datuak

Euskadi bisitatu duten turisten kopurua % 6,4 hazi da urteko lehen seihilekoan iazko epe berarekin alderatuta, eta gaualdi kopurua, berriz, % 8,5.

Mertxe Garmendia Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan urtarriletik ekainera bitarteko turismo datuak aurreratu ditu. Horien arabera, bisitari atzerritarren kopurua % 7 hazi da eta Espainiako bisitariena, berriz, % 6.

Lehen seihileko eta, bereziki, ekaineko datuak ikusita udako datuak "oso onak" izango direla iragarri du Mertxe Garmendiak. Dena den, eguraldiak eragin nabarmena izango duela azpimarratu du.

Bestalde, Donostian eta Gipuzkoako kostaldean lorturiko turismo datu onak nabarmendu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi berriak Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Etxebizitza