Gizartea -

Hezkuntza-erreforma

Uriartek LOMCEri buruzko akordiorik itxi ez duela esan du

Hezkuntza sailburuak legearen etorrerak Euskal Herrian ahalik eta “inpaktu txikiena” izateko lan egiten jarraituko dutela nabarmendu du.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. EFE
Cristina Uriarte
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ukatu egin du Sailak “akordiorik itxi” duenik LOMCE legearen aplikazioari buruz Jose Ignacio Wert ministroarekin, ezta horren finantzaketaren inguruan ere, gaineratu du.

Uriartek agerraldia egin du astelehen honetan Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eta PSE-EEk hala eskatuta, ekainaren 30ean Wertek autonomia erkidegoekin izandako bileraren berri emateko, LOMCE legearen finantzaketaren inguruan.

Uriartek adierazi duenez, “ez zen zifra zehatzez hitz egin”, baina LOMCE legea aplikatzeko beharrezkoa den diruaren % 65a Europako Funts Sozialetik iritsiko zela esan zuen. Ministerioak autonomia erkidegoei aurreratuko lieke.

964 milioi

Bilera hartan kopuruak zehaztu ez arren, Ministerioak 964 milioi eurokoa izango dela esan du LOMCE ezartzearen kostua Espainia osoan, datozen hiru urteetan. Horietatik 49 milioi Euskadiri legozkioke.

49 milioi euroko zifra hori (31 milioi inguru Lanbide Heziketa berriarentzat eta 17 baino zertxobait gehiago Bigarren Hezkuntzarentzat) Werten Ministerioaren “estimazio” bat da, “parametro jakin batzuen barruan”, eta Eusko Jaurlaritza “ez dator bat” batzuetan, sailburuaren hitzetan.

Uriarteren ustez, Lanbide Heziketarentzako kalkulua “onargarria” da, Eusko Jaurlaritzak Haserako Lanbide Prestakuntzarako Programarentzako bi kurtsotan orain egiten duen inbertsioa 25 milioi eurokoa delako.

Nola finantzatuko den “ez dago argi”

Hala eta guztiz ere, nola finantzatuko den “argi geratu ez” dela kritikatu du, dirua aurreratu egingo den edo mailegu bat izango den, eta, azken kasu horretan, defizit moduan kontatuko den. Hiru aldiz deitoratu du ministroak “Euskadiren kasuan zer gertatzen den” galderari ez erantzun izana.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea berriak Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Irakasleen albisteak