Gizartea -

Bost atxilotu

Droga-trafiko sare bat desegin dute Nafarroan

Bost pertsona atxilotu dituzte, eta bi espetxean sartu dituzte. Antza denez, taldeak speed eta kokaina zabaltzen zituen Iruñerrian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak bost pertsona atxilotu ditu Nafarroan, droga-trafikoan ibiltzea leporatuta. Horietatik bi espetxean sartu dituzte jada, eta taldea desegintzat jo dute.

Espainiako, Dominikar Errepublikako eta Ekuadorreko bost pertsona atxilotu dituzte, Iruñerrian speed eta kokaina zabaltzea egotzita.

Poliziak azaldu duenez, otsailaren hasieran abiatu zen 'Gravity' operazioa, Barañainen speed eta kokaina saltzen zuten puntu bat kontrolatu ahal izateko.

Hilabete askotako ikerketaren ostean, jatorri dominikarreko droga-banatzaile nagusia atzeman du Poliziak. Antza denez, Arrotxapea auzoan bizi den herrikide bati kokaina ematen zion.

Bikotekidearekin partekatzen zuen etxebizitzan, sareko buruak gelak alokatzen zituen prostituziorako, Poliziaren arabera. Bertan, agenteek 678 gramo speed aurkitu dituzte, izozkailuan janari artean ezkutatuta.

Polizia operazioan, bost erregistro egin dira Iruñean, Sarrigurenen eta Barañainen. Horietan, 730 gramo speed, 54 gramo kokaina, 6,6 gramo marihuana, doitasun-balantza bat eta dirua aurkitu dute agenteek, baita droga banatzeko materiala ere.

Bost atxilotuetatik bi espetxean sartu dituzte jada, eta beste bat herrialdetik bota dute, epailearen aginduz. Poliziak zehaztu duenez, jatorri dominikarreko atxilotuetako batek Ameriketako Estatu Batuetan ikasi zuen drogarekin trafikatzen, eta beso bat galdu zuen kontu-garbitze batean tiro bat jasota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Delituak bideoak Drogak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Zer gertatu da Santo Domingon? Ekuador azken ordukoa Espainia