Gizartea -

Itxiera

Ibaigane ikastetxearentzat irtenbide azkarra eskatu dute langileek

Behin ikasturtea amaituta, ikastetxearen 280 ikasleek non ikasiko duten eta langileekin zer gertatuko den argitzeko eskatu dute.

Ibaigane eskolaren itxieraren aurkako protestak. Argazkia: EiTB
Ibaigane eskolaren itxieraren aurkako protestak. Argazkia: EiTB
Irakasle eta gurasoen protesta konponbidea eskatzeko

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibaigane ikastetxearen langileek irtenbide "azkarra" eta familiekin eta ikasleekin "bateratua" eskatu dute Jesusen Bihotzaren fundazioarekin lotutako ikastetxearen itxieraren ostean. Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean bildu dira ikastetxeko langileak, Bilbon, zentroko gurasoekin eta ikasleekn batera.

Ernesto Galbarriatu Ibaiganeko enpresa-batzordeko bozeramaileak adierazi duenez, momentuz ez dute informaziorik jaso ikastetxeko jabeengandik, ezta Kristau Eskola patronaletik ezta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailetik. Hiru erakunde horietako bat ere kontaktuan ez jartzea kritikatu dute. Guztia, 51 langile ditu Ibaiganek, irakasle, ez-irakasle eta azpikontratatuen artean.

Galbarriatuk adierazi duenez, behin ikasturtea amaituta, ikastetxearen 280 ikasleek non ikasiko duten eta langileekin zer gertatuko den jakin nahi dute. "Irtenbide azkarra eta guztiekin bateratua" eskatu du langile-batzordeko bozeramaileak.

Xabier Irastorza ELA-Hezkuntzako arduraduna ere protestan izan da eta egoera "onartezina" dela azaldu du, oraindik ez dakitelako zein ikastetxetan izango diren ikasleak hurrengo ikasturtean, ezta langileei dagokien etorkizuna.

Ana Esther Tricio Ibaiganeko Gurasoen elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, Hezkuntza sailak ikasle guztiak bloke batean aldatzea zaila izango dela jakinarazi die, familiek nahi zuten moduan. dierazi duenez, oraindik ez dago ezer itxita ezta erabakita ere eta sailak "aukera gehiago" aurkeztu dizkiela. Aukera horietako bat Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ikastetxe batera eramatea eta Bigarren Hezkuntzakoak beste batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Deustu