Gizartea -

Deustu (Bilbo)

Ibaigane ikastetxeko ikasle eta langileen protesta, itxiera salatzeko

280 ikasle eta 38 langile daude egun bertan. Hezkuntza Saila prest agertu da ikasleak ''blokean'' beste ikastetxe batera bideratzeko, enpresa batzordeko bozeramaleak adierazi duenez.

Ibaigane ikastetxea
Ibaigane ikastetxea
Protesta egin dute Ibaigane ikastetxeko itxieragatik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustuko (Bilbo) Ibaigane ikastetxeko ikasleek eta langileek protesta egin dute ostiral honetan, ikastetxearen itxiera salatzeko. Egun, 280 ikasle eta 38 langile daude bertan.

Langile, ikasle eta gurasoek mobilizazioa egin dute ikastetxearen inguruetan, ''denontzako irtenbidea'' lelopean.

Ernesto Galbarriartu enpresa batzordeko ordezkariak arazoei irtenbide integrala bilatzea eskatu die Igaigane Fundazioari, Kristau Eskolari eta Jaurlaritzari. ''Kasu honetan ikastetxearen itxierari'', esan du.

Galbarriatuk azaldu duenez, Hezkuntza Saila prest agertu da ikasleak ''blokean'' beste ikastetxe batera bideratzeko; hala ere, enpresa batzordeko ordezkariak azpimarratu du ez dakitela zein izango den irakasleen etorkizuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntza Protestak gaur Deusturen azken ordukoa