Gizartea -

Euskadiko turismo datuak

EAEk 230.000 turista izan zituen maiatzean, iaz baino % 3,9 gehiago

Eustaten arabera, Estatuko bidaiariak %3,3 gehitu dira aurreko urteko maiatzaren aldean eta atzerrikoak %4,8.

Turistak Donostian
Turistak Donostian
Turistak Donostian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzean 229.813 bidaiari sartu ziren Euskadiko hoteletan, aurreko urteko hil berean baino 8.685 gehiago (%3,9), Eustaten datuen arabera. Araban %13,3 gehitu dira bidaiari-sarrerak, %5,8 Gipuzkoan. Bizkaian, aldiz, ez da aldaketarik izan.

Gaualdiak, 2014ko maiatzean, 435.179 izan ziren, aurreko urtean baino %6,3, gehiago. Gaualdiak urte artean %7,2 gehitu dira Araban, %5,3 Gipuzkoan eta %7 Bizkaian.

Estatuko bidaiariak %3,3 gehitu dira aurreko urteko maiatzaren aldean eta atzerrikoak %4,8. Araban atzerritarrak %1,6 gutxitu dira eta Estatukoak %19,8 gehitu. Bizkaian atzerritarrak %8,3 gehitu dira eta Estatukoak %5,1 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak %2,7 gehitu dira eta Estatukoak %8,7.

Batez besteko egonaldia, 1,89 egunekoa izan da (aurreko urtean 1,85).

Plazakako betetze-maila % 3,6 puntu handitu da EAE osoan, 2013ko maiatzeko %46,5etik aurtengo %50,0ra. Araban % 2,2 puntu gehitu da, Bizkaian % 5,3 eta  Gipuzkoan % 2.

Hotel-okupaziorik handienak Donostian (%62,4), Bilbon (%59,0) eta Bilbo Handian (%50,6, hiriburua kanpo) izan ziren.

Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko maiatzean okupaziorik handiena (%62,1) aste-bukaeretan izan zen (%44,2 lanegunetan).

Bestalde, 2013ko maiatzaren aldean, turismo alorrean langile okupatuak %3,3 gutxitu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Turismo-apartamentuen albisteak Eustaten datuak