Gizartea -

Ospitaleetako segurtasuna

Jaioberrien lapurretak edo 'trukeak' saihesteko protokoloa, martxan

Jaioberriari egiten zaizkion proba guztiak amaren ohe ondoan egingo dituzte Osakidetzako profesionalek, eta beste tokiren batera eraman behar izanez gero, laguntzeko eskatuko diote senideren bati.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Jaioberrien segurtasuna indartzeko protokoloa abian du Osakidetzak

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak protokolo bat jarri du martxan ospitale guztietan haur jaioberrien segurtasuna bermatzeko, eta bahiketak eta "trukeak" saihesteko. Protokolo horren bidez, jaioberria "beti" gurasoen ondoan egotea bermatu nahi da.

Antonio Arraiza Osasun Arretako zuzendariak eta Enrique Peiro Gaixoaren Segurtasuneko eta Osasun Publikoko programen koordinatzaileak protokoloa aurkeztu dute Gasteizen. Horiek azaldu dutenez, Osakidetzako ospitaleetako jaioberrien unitate guztietan aplikatuko dute protokoloa, eta haurdunalditik jaioberriak sendagiria jasotzen duen unera arte egongo da martxan.

Jaioberriaren segurtasuna hobetze aldera, haurrari egiten zaizkion azterketa guztiak amaren ohe ondoan egingo dituzte Osakidetzako profesionalek, eta beste tokiren batera eraman behar izanez gero, laguntzeko eskatuko diote senideren bati.

Nahi gabe edota bestela gertatutako haur-trukeak eta 2012ko irailaren 25an gertaturiko bahiketaren modukoak saihestea da helburua. Orduan, buruko gaixotasun zuen emakume batek haur jaioberri bat bahitu zuen goizaldean, haurraren gurasoak lo zeudela baliatuta. Emakumeak eraikinetik ateratzea eta taxi bat hartzea lortu zuen, baina ordu gutxira atzeman zituzten emakumea eta haurra.

Gurasoak sentsibilizatzeko eskuorri bat banatuko zaie haur jaioberrien gurasoei, adi egotea eta jaioberria gelatik ez ateratzea eskatzeko. Halaber, jaioberriari egin beharreko proba guztiak gelan bertan egingo zaizkiola eta, probaren bat kanpoan egin behar izanez gero, laguntzeko eskatuko zaiela adieraziko zaie jaioberriaren gurasoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadiko Osasuna Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Umeak albisteak Gurasoak  gaur