Gizartea -

Muskizen

Petronorrera are kutsagarria iritsi dela salatu dute

Ekologistak Martxan taldeak egin duen kontzentrazioaren aurrean, Petronorrek esan du ingurumen neurriak ez direla erremediorik gabeko gastutzat hartu behar, lehiakortasun faktore bat bezala baizik.

Ekologistak Martxanek egin duen kontzentrazioa. EFE
Ekologistak Martxan
'Ekologistak martxan' taldeak protesta egin du Petronorren aurrean

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekologistak Martxan taldeak protesta ekintza egin du, oste gun honetan, Muskizen, Petronorren aurrean, hondar are bituminosoz betetako upelak ekarri dituelako Kanadatik iritsi den ontzi batek. Oso kutsakorra dela salatu dute ekologistek eta Europar Batasunak ezarritako c02 isuriak gainditzen dituela.

Petronorreko Zuzendaritzatik azaldu dutenez, aldiz, aspalditik ari dira petrolio astunekin lanean, eta Europak ezartzen dituen arau guztiak errespetatzen dituztela gaineratu du.

Petronorrek azpimarratu du ingurumen neurriak ez direla erremediorik gabeko gastutzat hartu behar, lehiakortasun faktore bat bezala baizik.

"Estrategia horiek kontuan hartzen ez dituzten enpresak porrotera zuzenduta daude, neurriak hartu eta garatzen dituztenak aberastasuna lortzen eta lanpostuak sortzen jarraitu ahal izango dute", nabarmendu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Petronor argazkiak Muskiz albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kutsadura