Gizartea -
Muskizen
Petronorrera are kutsagarria iritsi dela salatu dute
Ekologistak Martxan taldeak egin duen kontzentrazioaren aurrean, Petronorrek esan du ingurumen neurriak ez direla erremediorik gabeko gastutzat hartu behar, lehiakortasun faktore bat bezala baizik.
Erredakzioa
Ekologistak Martxan taldeak protesta ekintza egin du, oste gun honetan, Muskizen, Petronorren aurrean, hondar are bituminosoz betetako upelak ekarri dituelako Kanadatik iritsi den ontzi batek. Oso kutsakorra dela salatu dute ekologistek eta Europar Batasunak ezarritako c02 isuriak gainditzen dituela.
Petronorreko Zuzendaritzatik azaldu dutenez, aldiz, aspalditik ari dira petrolio astunekin lanean, eta Europak ezartzen dituen arau guztiak errespetatzen dituztela gaineratu du.
Petronorrek azpimarratu du ingurumen neurriak ez direla erremediorik gabeko gastutzat hartu behar, lehiakortasun faktore bat bezala baizik.
"Estrategia horiek kontuan hartzen ez dituzten enpresak porrotera zuzenduta daude, neurriak hartu eta garatzen dituztenak aberastasuna lortzen eta lanpostuak sortzen jarraitu ahal izango dute", nabarmendu du.