Gizartea -
Gure Gida
'Lomce aplikatzea eragozteko' gida bat bultzatu dute sindikatuek
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek eta Ikasle Abertzaleak, Sortzen, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi eta UEU elkarteek "hezkuntza sistema propioaren" diseinuan aurrera egin nahi dute.
Erredakzioa
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek eta Ikasle Abertzaleak, Sortzen, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi eta UEU elkarteek gida bat egin dute, "Lomce legearen aplikazioa eragozteko estrategiak" planteatuz. Horrela, euskal eragileek "hezkuntza sistema propioaren" diseinuan aurrera egin nahi dute.
Gure Gida izeneko agiria gaur aurkeztu dute elkarte horietako ordezkariek Bilbon.
Ordezkariek azaldu dutenez, "behar eta nahi dugun hezkuntzaren ardatzak" adostu dituzte. Hezkuntzak "ikasle guztien garapena bermatu behar du" eta aukeren berdintasuna eta kalitatea oinarritzat izan behar ditu, erantsi dutenez.
"Euskal Herriko curriculum propioa" eskatu dute elkarteek, "ikasle eleanitzak hezten" dituen hezkuntza eredu bakarra, alegia. "Erabakitzeko eta kudeatzeko garaian herriaren parte-hartze demokratikoa" sustatzen duen hezkuntza nahi dute sindikatuek. Bestalde, araudi propioa eskatu dute.