Gizartea -
Gatazka
Eusko Jaurlaritzak hilabete eman du Lomceren zati bat ezereztatzeko
Bestela, eskaera egingo du Auzitegi Konstituzionalean "konpetentzien aurka joateagatik".
Eusko Jaurlaritzak eskaera bat egin dio Espainiako Gobernuari hilabetean Lomceren araudiaren zati bat bertan behera uzteko. Bestela, eskaera egingo dute Auzitegi Konstituzionalean "konpetentzien aurka joateagatik".
Atzo jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak konpetentzien gatazkaren inguruko eskaera bat jarriko zuela eta Gobernu Kontseiluan aireratu dute.
Horrela, Lehen Hezkuntzako oinarrizko kurrikuluma arautzen duten Lomce legearen hainbat artikulu bertan behera utzi nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Bere ustez, "ez dituzte euskal konpetentziek errespetatzen edukietan, ebaluazio kriterioetan eta ikasketa estandaretan parte hartzeko duten ahalmena".
Eusko Jaurlaritzak uste du Espainiako Gobernuak "mugak gainditu" dituela Lehen Hezkuntzako oinarrizko kurrikulumaren erregulazio "zehatz" hori eginez, "praktikan, EAEak hezkuntza politika propioa betetzea galarazten dute".
Iñigo Urkulluren gobernuaren arabera, Espainiako Gobernuak "derrigorrezko ikasgaietako edukietan, ebaluazio kriterioetan eta ikasketa estandaretan zehaztasun maila handia ematen dute" eta "EAEren edukien konfigurazioan parte hartzeko ahalmena" kolokan jartzen du.