Gizartea -

Hezkuntza erreforma

Jaurlaritzak hilabeteko epea eman du, LOMCE baliogabetzeko

Espainiako Gobernuak atzera egin ezean, Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko du.

LOMCEren aurkako protesta bat, Bilbon. EiTB
LOMCEren aurkako protesta bat, Bilbon. EiTB
LOMCEren aurkako protesta bat, Bilbon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak hilabeteko epea eman dio Espainiako Gobernuari LOMCE hezkuntza erreforman Euskadiren eskuduntzak urratzen dituzten zatiak baliogabetzeko. Hala egin ezean, Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko du.

Hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako curriculuma arautzen duten artikuluak indargabetzea eskatu diote, "ikasgaien edukietan eta ebaluazio irizpideetan esku hartzeko eskuduntzak urratzen dituztelako".

Jaurlaritzaren ustez, Espainiako Gobernuak "gehiegikeriaz" jokatu du, erreformak "galarazi" egiten baitio Euskadiri "hezkuntza politika propioa" garatzea.

Agiri batean, Euskadiri hezkuntza edukietan esku hartzeko gaitasuna ukatu zaiola salatu du Gasteizko exekutiboak, eta euskara ikasgaian izan ezik, EAEko Hezkuntza Administrazioaren zeregina "ezerezean" geratu dela.

Halaber, euskarari eta gaztelaniari tratu berbera eman beharra "onartezina" dela iritzi dio, euskara arautzea "Euskadiri baino ez dagokio eta".

Bestalde, Jaurlaritzak auzitara joko du aurten ere Lanbide Heziketako ikasleei Erasmus bekak jasotzea ukatu dietelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Auzitegi Konstituzionala