Gizartea -
Hezkuntza erreforma
ELAk zalantza du Jaurlaritzak LOMCEri aurre egingo dion
ELAren ustez, hizkuntzen dekretuaren inguruko akordioak zalantzan jartzen dute Jaurlaritzak benetan aurre egin nahi ote dion hezkuntza erreformak dakarren eraso larriari.
Erredakzioa
ELA kezkatuta dago Eusko Jaurlaritzak LOMCEri aurre egiteko daukan estrategiarekin. Hala adierazi du sindikatu abertzaleak hedabideetara igorri duen agirian.
ELAren ustez, Wertekin negoziatzen jarraitzeko asmoak eta hizkuntzen dekretuaren inguruko akordioak zalantzan jartzen dute Jaurlaritzak benetan aurre egin nahi ote dion hezkuntza erreformak dakarren eraso larriari.
Gai honetan, eta beste hainbatetan, konfrontazio demokratikoa beste biderik ez dago estatuaren jarrerari aurre egiteko, sindikatu abertzalearen aburuz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea