Gizartea -

Akordioa Madrilen

Euskadin ez da aplikatuko LOMCEko hizkuntzen dekretua

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa Madrilen bildu dira, eta akordioa lortu dute.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LOMCE legeko hizkuntzen dekretua ez dute Euskadin aplikatuko. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa akordio batera heldu dira arratsaldean, Madrilen.

Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak martxoaren 27ko bileran lortu zuen konpromisoa paperera ekarri dute, Ministerioak hasierako idazketa moldatu eta aldaketak sartzea onartu ostean. Izan ere, zalantza asko zegoen hasierako idatzia Euskadin ezartzeko modukoa zen.

Hainbat Hezkuntza Biltzarretan izandako topaketetan eta bilera teknikoetan akordioa landu eta gero, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak behin betiko akordioa lortu dute arratsaldean.

Hezkuntza Ministerioaren egoitzan arratsaldean egindako bileran, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak eta Monserrat Gomendio Hezkuntzarako estatu idazkariak osatu dute Espainiako Gobernuaren ordezkaritza.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, berriz, Crisitina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin batera Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea izan dira.

"Oso positiboa"

Akordioa "oso positibotzat" jo du Eusko Jaurlaritzak, izan ere, "EAE eta bere hezkuntza sistema LOMCEk ezartzen duen aurreneko arauaren eraginetik kanpo geratzen dira".

Erabaki honi esker, "euskal hezkuntza sisteman gaztelania bermatzen ez dela oinarririk gabe argudiatu dutenen zentzurik gabeko kritika" betiko desagertzea espero du Eusko Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa