Gizartea -
Vatikanoan
Aita santuak barkamena eskatu du apaizek haurrei egindako abusuengatik
Frantzisko aita santuaren hitzetan, "ez da atzera pausorik izango arazo horien tratamenduan eta jarri beharreko zigorretan"·
Erredakzioa
Frantzisko aita santuak barkamena eskatu du "nahikoa" apaizek haurrei egindako abusuengatik. Kasu horiengatik Eliza Katolikoak kritikak jaso ditu azken urteotan.
Gaiari buruz hitz egitea espero ez zen agerraldi publiko batean, Jorge Bergogliok esan du Elizak ez duela "atzera pausorik" emango gai honi buruz hitz egitean.
Frantzisko aita santuaren hitzetan, "ez da atzera pausorik izango arazo horien tratamenduan eta jarri beharreko zigorretan"· "Oso indartsuak izan behar dugu. Haurrekin ez da jokatzen", gaineratu du.
Bergoglio Haurtzaroaren Nazioarteko Bulego Katolikoaren aurrean adierazpenak egiten ari zen bitartean izan deklarazioa.
Aita santuak prestatuta zuen hitzaldia moztu du, hitz batzuk inprobisatzeko, gazteleraz esan ditu, eta barkamena eskatu du apaizek haurrei egindako kalteengatik.