Gizartea -
Bilera
Frantzisko aita santua eta Isabel II. Vatikanoan bildu dira lehenengoz
17 minutu iraun duen bilera baino lehen, ohiko opari ematea egin dute.
Erredakzioa
Frantzisko aita santuak Isabel II. Ingalaterrako erreginari harrera egin dio, ostegun honetan. Erregina 2000 urtean bildu zen azkenekoz Vatikanoan, Juan Pablo II.rekin.
Oraingo honetan aita santuak hamabost minutu itxaron behar izan ditu, erregina eta Edinburgeko dukea Edinburgoko dukea 15:20 (13:30 GMT) inguruan iritsi direlako Vatikanora.
Bilera ez da aita santuaren apartamentuan izan, normalean egin ohi den bezala, Vatikanotik gertu dagoen sala batean baizik, Pablo VI. gelan.
17 minutu iraun duen bilera baino lehen, ohiko opari ematea egin dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea