Gizartea -

NBE-ren ikerketa

Klima aldaketak lehorte, uholde eta sute gehiago sortuko ditu Europan

NBEk "inoizko ikerketa zientifiko handienetako bat" egin du, klima aldaketari buruz.

IPCCk berotegi efektuko gas isuriak murriztea eskatu du. EFE
IPCCk berotegi efektuko gas isuriak murriztea eskatu du. EFE
Klima aldaketa ez da uste hutsa, benetakoa da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klima aldaketak lehorte, uholde eta baso-sute gehiago sortuko ditu Europan epe ertainean, NBEren Lantaldeak (IPCC) ohartarazi duenez.

IPCCk "inoizko ikerketa zientifiko handienetako bat" aurkeztu du Yokohaman (Japonia), klima aldaketari buruzko ezagutzak aztertzeko eta ondorioak zehazteko, Michel Jarraud Munduko Meteorologia Agentziako (MME) zuzendariak azaldu duenez.

Horren esanetan, dagoeneko "ez dago inolako zalantzarik": klima aldatu egiten ari, eta aldaketa horren % 95 gizakiak eragin du.

Lantaldeak epe ertaineko (2030-2040) eta luzeko (2080-2100) ondorioak aztertu ditu, eta tenperatura oro har 2-4 ºC igoko dela ondorioztatu du.

Europaren kasuan, klima aldaketak ur murrizketak ekarriko ditu. Izan ere, ibaien eta lur azpiko akuiferoen ustiapena jaitsi egingo da, eta etxeetako eta industrietako ur eskaria handitu egingo da. Gainera, lurruntze naturala areagotu egingo da, eta horrek ere ur gehiago galtzea ekarriko du.

Beste arrisku bat beroaldiak izango dira, gero eta gehiago jazoko baitira, eta horrek kalteak sortuko ditu osasunean, ongizatean, ekoizpenean eta airearen kalitatean.

Txostenak uholde arriskuaz ere ohartarazi du, itsas mailak gora egingo baitu, eta kostaldearen higadura gero eta handiagoa izango baita.

Arrisku horiei guztiei aurre egiteko, IPCCk uren kudeaketa hobetzeko dei egin dio nazioarteari.

Era berean, Rajendra Pachauri IPCCko presidenteak berotegi efektuko gas isuriak murriztea eskatu du, "horren araberakoak izango baitira hurrengo urteetako gertakizunak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Europa bideoak Hondamendi naturalak Ekologia azken ordukoa Larrialdi klimatikoa Suteak argazkiak Uholdeak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Lehorteari buruzko albisteak