Gizartea -

Trebiñuko gertaera

Familiak osasun zerbitzuak salatu ditu, zuhurtziagabekeriagatik

Iturri juridikoek berretsi dutenez, Anne Ganuzaren gurasoek salaketa bat jarri du haurra Txagorritxun artatu zuten medikuen eta SOS Deietako langileen aurka.

Familiak osasun zerbitzuak salatu ditu, zuhurtziagabekeriagatik. Argazkia: EFE
Familiak osasun zerbitzuak salatu ditu, zuhurtziagabekeriagatik. Argazkia: EFE
Argantzungo haurraren gurasoak salaketa jarri dute Gasteizen

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ganuza familiak, Trebiñun hil zen haurraren gurasoek, salaketa bat jarri du haurra Txagorritxun artatu zuten medikuen eta SOS Deietako langileen aurka. Salaketan, era berean, Trebiñuko osasun zentroko medikuak sartu ditu familiak.

Iturri juridikoek berretsi dutenez, haurraren familiak salaketa aurkeztu du Gazteizko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegian. Roberto Ramos epailea izango da kasua ikertuko eta arduragabekeria medikua izan zen zehaztuko duena.

Familiaren abokatuaren ustez, baliteke 112 Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuetako telefonoa erantzun zuen pertsonak "heriotza eragin duen zuhurtziagabekeria larria" delitua egitea. Pertsona horrek martxoaren 17ko lehen orduetan anbulantzia ez bidaltzea eta medikuak biktima bere etxean artatzea erabaki zuen.

Horrez gain, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdietako langileek bezperan haurrari alta emateagatik delitua egin ote zuten ikertzea eskatuko du, eta baita Gaztela eta Leongoko Osasun Zerbitzuari ere. Izan ere, larunbatean umea Trebiñuko (Burgos) ospitalean izan zen eta etxera bidali zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz Albisteak Haurtzaroa albisteak Arabako Unibertsitate Ospitalea Amak albisteak