Gizartea -

Indarkeria matxista

'Andina bikotekide ohiaren beldur zen, ezin zuen inorekin hitz egin'

Mungiako biktimaren lagun batek esan du Andina "lur jota" zegoela eta etxetik ia ez zela ateratzen.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungian atzo hil zuten emakumea bere bikotekide ohiaren "beldur" zela adierazi du gaur Andina Pereira de Britoren lagun batek. Biktimaren bikotekide ohiak Andina "zelatatu" egiten zuela eta "inorekin hitz egitea" debekatu ziola gaineratu du lagun horrek.

Andina "lur jota" zegoela eta etxetik ia ez zela ateratzen adierazi du biktimaren lagunak. Bikotekidea utzi ondoren, gizonak kontrolatu egiten zuela eta Andina "beldurtuta" zegoela gaineratu du.

"Kalera ateratzea edota herriko norbaitekin hitz egitea debekatuta zeukan. Bikotekide ohiak inorekin hitz egitea debekatu zion. Are gehiago, telefono mugikorra kendu eta linea berri bat kontratatu zion Andinari, horren telefono-zenbakia berak bakarrik izateko". Andinaren lagunak ustezko hiltzailea ondo ezagutzen zuen, lokal bat eskualdatu ziolako.

Gizonezkoarekin harremana bukatu ondoren "beldurtuta" bizi zela esan zion Andinak bere lagunari behin baino gehiagotan.

Andinaren ustezko hiltzailea "oldarkorra" eta "jeloskorra" dela gaineratu du haren lagunak.

 

-----------

Tratu txarrak pairatzen badituzu, jarraitu gida honetako aholkuak edo deitu 016 edo 900 840 111 telefonoetara. Doakoak dira eta ez dute aztarnarik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Delituak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Matxismoa gaur Giza hilketak