Gizartea -
Erreakzioak
Blazquezen izendapenarekin poztu egin dira alderdiak eta kleroa
Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidente izendatu izana atseginez jaso dute Elizak, Gobernuak, alderdi politikoek eta hainbat kolektibok.
Erredakzioa
Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidente izendatu izana atseginez hartu dute Elizak, Gobernuak, alderdi politikoek eta hainbat kolektibok.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak esan duenez, "esperientzia zabala" duen pertsona ospetsua da, eta "bere boronderik onena jarriko du kargu horretan", gaineratu du.
Alfonso Alonso Kongresuko PPko bozeramaileak presidente berriaren "elkarrizketarako gaitasuna" nabarmendu du, baita Elizari eta Espainiako errealitateari buruz duen ezaguera ere.
Blazquezek Antonio María Rouco Varelak ez bezalako bidea egitea eta "Espainiako gizarteak zein une historiko bizi duen irakurtzen jakitea" espero duela esan du Eduardo Madina Kongresuko alderdi sozialistako idazkari nagusiak.
Ricardo Sixto Ezker Anitza taldeko diputatuak esan du ez duela uste Blazquezek Gotzainen Biltzarrean "aldaketa nabarmenik" egingo duenik, eta Biltzarraren dinamika errealitatetik oso urruti dagoela gaineratu du.
Mario Iceta Bilboko gotzainak Blazquezen entzuteko eta elkarrizketarako gaitasuna azpimarratu du.