Gizartea -

Biografia

Ricardo Blazquez, Rouco Varela ordezkatzeko faboritoa

Bilboko gotzaina izan zen 1995 eta 2010 artean, Valladolideko artzapezpiku izendatu zuten arte, hain zuzen ere. Jaiotzez Avilakoa da, eta 1967an egin zen apaiz.

Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohia. Argazkia: Efe
Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohia.
Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Blazquez Perez artzapezpikua Villanueva del Campillon (Avila) jaio zen 1942ko apirilaren 13an. Avilan egin zituen apaiz ikasketak, 1955 eta 1967 artean, eta azken urte horretan ordenatu zuten, Filosofia eta Teologia ikasketak amaitu ostean. Teologian doktoretza egin zuen Erromako Unibertsitate Gregorianoan, eta Alemaniako unibertsitate batzuetan ere ikasi zuen.

Blazquez Avilako Teologia Institutuko idazkaria izan zen, 1972tik 1976ra, eta Salamancako Unibertsitate Pontifizioko Teologia Fakultatean irakasle (1974-1988) eta dekano (1978-1981) izan zen.

1988an, Santiagoko gotzainaren laguntzaile izendatu zuten, eta 1992an, Palentziako gotzain. Bertan egon zen 1995ean Bilboko gotzain lana hartu zuen arte.

Benedikto XVI.a aita santuak Valladolideko artzapezpiku izendatu zuen 2010eko martxoaren 13an, eta kargu horretan jarraitzen du.

Bestalde, Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen Biltzarraren presidenteorde da 2008tik, eta hainbat txosten idazten lagundu du: La resurrección en la cristología de Wolfhart Pannenberg (1976), Jesús sí, la Iglesia también (1985), La esperanza en Dios no defrauda; consideraciones teológico-pastorales de un obispo (2004) eta Iglesia, ¿qué dices de Dios? (2007).

Valladolideko artzapezpikua Begoñako Ermandadeko Ohorezko Anaia izendatu zuten 2012ko abenduan, Bilboko Aste Santuaren alde egindako lanagatik eta "Begoñako Andra Maria maitatzen irakasteagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Espainia bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Vatikanoko azken ordukoa