Gizartea -

Olatu denboralea

Denboralearen kalteak konpontzeko laguntzak emango ditu Jaurlaritzak

Ibilgailu edo ontzi berriak lortzeko 2.500 euroko diru-laguntzak hartzen ditu. Laguntza horiek eskatzeko epea uztailaren 30ean amaituko da.

Zarauzko malekoiaren irudia, denboralearen ostean. EFE
Zarautz
Zarauzko malekoiaren irudia, denboralearen ostean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak lege dekretu bat onartu du astearte honetan, azken olatu denboraleek eragindako kalteak konpontzeko edo konpentsatzeko, etxebizitzetan, dendatan eta industriatan. Ibilgailu edo ontzi berriak lortzeko 2.500 euroko diru-laguntzak hartzen ditu.

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde-Politika sailburuak agerraldia egin du gaur, Gobernu Kontseiluaren ostean, laguntza horien xehetasunak ezagutzera emateko. Laguntza horiek eskatzeko epea uztailaren 30ean amaituko da.

Diru-laguntzak finantza erakundeek ematen dituzten maileguak interes mota jaistean oinarrituko dira zero interesean utzi arte, ibilgailu edo ontzi berriak lortzeko 2.500 eurora iritsi daitezkeen diru-laguntzez gain.

Sailburuak azaldu duenez, ez da diru partida zehatz bat jarri helburu honetarako, "eskaeren araberako beharrezko funtzioa" egingo da, eta baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiez arduratuko direla nabarmendu du.

Halaber, beste administrazio publikoek ezartzen dituzten laguntzekin bateragarriak direla adierazi du.

Laguntza-eskaera

Laguntza horien eskaera honako toki hauetan egin ahal izango da: Eusko Jaurlaritzaren webgunean, hiru hiriburuetako lurralde egoitzatan, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun, Etxebizitza eta Trafiko sailetako lurralde ordezkaritzetan, eta 012 telefono arreta zerbitzuan (Zuzenean).

Eskaerak batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu.

Eusko Jaularitzak adierazi duenez, 27 milioi euro baino gehiagoko kalte publikoak izan dira Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan eta kostaldean, Kosten Zuzendaritzarenak diren eskumenen balioa kontuan hartu gabe.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Dirulaguntzak