Gizartea -

Kolonbian

Bi hilabete igaro dira Borja Lazaro desagertu zenetik

Poliziak ez du hipotesirik baztertu: gaizkile talde batek bahitu izana, paseoan atera eta galdu izana edo igeri egitera joan eta ito izana.

Borja Lazaro argazkilari gasteiztarra. EiTB.
Borja Lazaro argazkilari gasteiztarra. EiTB.
Bi hilabete igaro dira Borja Lazaro gasteiztarra desagertu zenetik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi hilabete pasa dira Borja Lazaro argazkilari eta kazetari arabarra falta denetik. 34 urteko gasteiztarra urtarrilaren 7an desagertu zen, La Guajiran, Kolonbian.

Lazaro egun batzuk igarotzen ari zen Cabo de Vela herrian, komunitate ahulenen inguruko argazki erreportajea egin eta haien egoera salatzeko.

Lazaroren neska, Danny Sanchez mexikarra, Cabo de Velan da ikerketaren nondik norakoak jarraitzen eta desagertutakoaren familiarekin egunero hitz egiten du nobedadeen berri emateko.

Oraingoz, hipotesi guztiak zabalik daude: talde kriminal armatuek bahitu izana, ibiltzera joan eta galdu izana, edo igeri egitera joan eta ito izana, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Albisteak Zer gertatu da Kolonbian? Desagertutako pertsonak Kazetaritza