Gizartea -
Anekdota
Aita santuak hildako apaiz bati gurutzea lapurtu zion
Apaizak arrosarioaren gurutzea zeraman esku artean eta hori ikustean, "gutxinaka" kendu zion inork ikusi gabe eta boltsikora sartu zuen.
Frantzisko Aita Santuak Erromako parrokoen aurrean bere bizitzako pasadizo bat kontatu du: Argentinako bere lagun apaiz bati arrosarioaren gurutzea kendu zion, hilda zegoela. Ordutik, beti darama gainean.
Frantziskok azaldu du garai hartan bikario nagusia zela eta apaiz horren heriotzaren berri izan zuenean hil-kaperara joan zela eta bertan ez zegoen ia nor: bi emakume nagusi soilik.
Orduan, lore batzuk erostera joan zen eta hilkutxaren alboan jarri zituen. Hildakoak esku artean arrosarioaren gurutzea zuen eta "gutxinaka" eta inork ikusi gabe, kendu egin zion, boltsikora sartuz.
"Zuk eduki duzun errukiaren erdia izatea espero dut": hori esan omen zuen Aita Santuak.
"Norbaiten inguruko pentsamendu txarren bat datorkidanean eskua bularrera eramaten dut gurutze hori ikutzeko", esan du.